CHARLES PERRAULT



MOTHO GORRI TXIPIA



Le petit Chaperon Rouge



(Fenaille Mispiratzeguy : Dictionnaire Français-Basque - 1936)




Behin bazüzün herriko nezkatxuna bat ikhusi ahaltzen eijerena.

Bere ama agradatürik züzün harrez eta bere amañia agradaago orano.

Ematze hun horrek motho gorri txipi bat egin erazi ziozün hañen untxa egoiten beitzeion oroetan deitzen zizien Motho gorri txipia.

Egün batez, bere amak egin eta erre erazi zizün galetak, erran ziozün : « Abilua jakitea nula den hire amañia zeren erran, ditanie eri zela. Erraman izon galeta bat eta bürra thipiñasko hoi. »

Motho gorri txipia berhala phartitü düzü joaiteko amañiaren etxea egoiten beitzen beste herri batetan.

Igaitiarekin oihan batetan bathü zizün otxo handi bat zuñek untxa imbea ükhen beitzin haren jatia ; bena etzizün aujatü oihanin ziren zürkari zumbaiten kaujaz.

Galthatü diozü nurat joaiten zen.

Gaixo haurak ezpeitzakin lanjeruz zela ükhüatzia otxo bati beharatzeko erran diozü :

Joaiten nüzü ene amañien ikhustea eta iuiten diot galeta bat eta bürra thipiñazko bat ene amak igorten beiteio.

Egoiten deia untxa hürrün ? erran diozü otxoak.

O bai erran diozü Motho gorri txipiak, gañti hortarik eihera hantxe ikhusten düzün, herriko lehen etxia.

Untxa, erran dizü otxoak, nahi nüzü ni ere ikhustea joan.

Joanen nüzü bide hortarik eta ikhusiko dizügü zuñ bertanago izanen giren.

Otxoa galopakan hazi züzün bere indar oroez bide llabüragotik eta nezkatxuna joan düzü bide luzeenetik, txoztakaz hür biltzez eta jinkooloen undoan galopakaz eta buket egiten baratzen zütian lili txipiekin.

Otxoa ez züzün lüze izan heltzeko amañiaren etxea eta jo zizün :

Tok, tok. « Nur da hor ? »

« Zure alhaba düzü, Motho gorri txipia, erraiten dizü otxoak botz ihakina egiten zialarik, ekharten beteizü galeta bat eta bürra thipiñazko bat ene amak igorten deitzünak. »

Amañi huna ohean beitzen erixka zela kaujaz, oihü egin diozü :

« Thia ezan khabella, eta klixketa eroriko dün. »

Otxoak klixketa thiratü dizü eta bortha zabaltü düzü eta ez deüje dembora batetan jan dizü, emazte hum hori zeren bazizün hirur egün etziala jan.

Gero bortha zerratü dizü eta joan etzatea amañiaren ohilat, Motho gorri txipiaren egürükitzez zuñ, dembora buxi baten bürian jin beitzen borthan joitea. Tok, tok :

« Nur da hor ? »

Motho gorri txipia, otxoaren botz lodia entzün dizü, lotxatü lehenik ; bena uste zialarik bere amañia marhanta zela, araspostü eman dizü :

Zure alhaba, Motho gorri txipia düzü, ekharten beteizü galeta bat eta bürra thipiñazko bat ene amak igorten beteizü.

Otxoak oihü egin diozü, bere botzaren eztitzez amiñi bat : « Thia ezan khabella eta klixketa eroriko dün. »

Motho gorri txipiak khabella thiratü dizü eta bortha zabaltü.

Otxoak sartzen ikhustiarekin, erran diozü gordatzen zelarik ohin eztalgien pian : « Ezar ezan galeta hütxan gañen eta bürrathipiñaskoa eta enekin etzatea jin hadi. »

Motho gorri txipia bileizten düzü eta ohin zarzen nun untxa extonatürik izan beita ikhustez nula bere amañia eginik zen pikarai.

Erraiten diozü :

« Ene amañi, zer beso handik tützün ! »

« Hire hobeki bezarkatzeko, ene alhaba. »

« Ene amañi, zer zanko handik tützün. »

« Hobeki lazterkatzeko, ene haura ! »

« Ene amañi, zer behari handik tützün ! »

« Hire hobeki behartzeko, ene haura ! »

« Ene amañi, zer begi handik tützün ! »

« Hire hobeki ikhusteko, ene haura. »

« Ene amañi, zer hortz handik tützün ! »

« Hire hobeki jateko, ene haura ! »

Elhe hoien erraitiarekin, otxo gaistua jauzi züzün Motho-gorri-txipiaren gana eta jan.


[esperanto : Rugxkufulineto]

[Reveno al la hejmpagxo]

Valid XHTML 1.0!

esperanto@online.fr